Itxi

Manifestazioa Bilbon

Azkarraga sailburu ohiak erregistratu zuen manifestazioaren deialdia

Erredakzioa

"Adierazpen askatasuna. Manifestazio askatasuna" eta "behar den guztietan" egingo duela adierazi du Justizia sailburu ohiak.

Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohia. Argazkia: EiTB

Joseba Azkarraga Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren garaiko Justizia sailburuak Twitter bidez aitortu duenez, bera izan zen gaur Bilbon egingo den manifestazioa erregistratu zuena.

Interneteko sare sozialean Azkarragak ohartarazi duenez, "Patxi Lopezek manifestazioaren kontra egindako adierazpenek agerian uzten dute bere inteligentzia Barne ministroarenaren parekoa dela".

Sailburu ohiak, gainera, argi adierazi du "gaur eta bihar berriro" egingo lukeela. "Adierazpen askatasuna. Manifestazio askatasuna" eta "behar den guztietan" egingo duela azpimarratu du.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)