Asteazkenean
Legebiltzarrak atxiloketen kontrako ekimen bat eztabaidatuko du
Erredakzioa
Halaxe erabaki du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin, koalizio abertzaleak egindako proposamenari erantzunez.
Eusko Legebiltzarrak EPPK-ko bitartekarien atxiloketen kontrako ekimen bat eztabaidatuko du asteazkenean, Mahaiak EH Bilduren proposamena onartu ostean.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartu dute debatea bideratzea, eta PP kontra agertu da. Borja Semper bozeramaile popularraren iritzian, "lotsagarria" da erakunde horrek polizia-operazio baten legezkotasunaren inguruan hitz egitea.
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkide bakarra ez dago Mahaian, baina berak ere "lotsagarri"tzat jo du erabakia; izan ere, horren ustez, EH Bilduren proposamena "ez da inola ere premiazkoa".