Itxi

Bilera

Arantza Quiroga eta Mariano Rajoy gaur bilduko dira, Madrilen

Erredakzioa

Aipatu bileran, EAJk zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzarekin izan beharreko harremana nola hobetu daitekeen aztertuko dute.

Quiroga eta Rajoy. EFE.

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea Mariano Rajoyrekin bilduko da gaur, 12:30ean, Madrilen, EAEko PPko iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu bileran, EAJk zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzarekin izan beharreko harremana nola hobetu daitekeen aztertuko dute. Larunbatean EAJk eta Sortuk deitutako manifestazioaren ondoren sortu den egoerari buruz ere arituko dira Rajoy eta Quiroga.

Rajoyk ez du oraindik zehaztu Iñigo Urkullu lehendakariarekin noiz bilduko den.

Albisteak (3)