Alderdi politiko berria
Estatuaren eredu autonomikoa amaitzeko lan egingo du Vox alderdiak
Erredakzioa
Ortega Larak eta Santiago Abascalek sortutako alderdi politiko berria Alderdi Popularraren aurka eratutako alderdia ez dela azpimarratu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jose Antonio Ortega Larak eta Santiago Abascalek, beste batzuen artean, sortutako Vox alderdi politiko berriak Espainiaren batasuna eta ETAren aurkako irmotasuna aldarrikatuko ditu.
Estatuaren eredu autonomikoa amaitzea, terrorismoaren aurkako politika irmoa eta demokraziaren eraberritzea izango dira Voxen lan-ildo nagusiak. Horrez gain, abortuaren kontra eta monarkiaren alde daudela ere adierazi dute.
Ortega Lararen iritzian, "Mariano Rajoyren Gobernuak alfonbra gorria jarrio dio ETAri, eta, ondorioz, PSOEren Gobernuak hasitako bidea jarraitzen ari da".
Amaitzeko, Voxek buruzagiek nabarmendu dute alderdi berria ez dutela sortu Alderdi Popularrari "eraso" egiteko edo alderdi horretan "zatiketa" eragiteko.