Itxi

Kataluniako galdeketa

Galdeketaren eskumenaren eztabaidari argi berdea eman dio Kongresuak

Erredakzioa

Kongresuko iturriek azaldu dutenez, Kataluniako Parlamentuaren ekimenak ez du formazko akatsik izan eta, horrenbestez, tramitazioa onartu egin du Kongresuko Mahaiak.

Artur Mas

Kataluniako Parlamentuak azaroko herri-galdeketa deitu ahal izateko eskumena Generalitateari ematea eskatuko dio Rajoyren Gobernuari ekimen baten bidez. Gaur, Kongresuko Mahaiak argi berdea eman dio ekimen horren tramitazioari.

Kongresuko iturriek azaldu dutenez, ekimenak ez du formazko akatsik izan eta, horrenbestez, tramitazioa onartu egin du Kongresuko Mahaiak.

Epeak mantentzen badira, Kataluniako Parlamentuaren ekimena ekainean ala irailean eztabaidatuko dute Kongresuko osoko bilkuran.

Albisteak (3)