Itxi

EAJ

Urkullurekin bilera berariaz atzeratzea leporatu dio Atutxak Rajoyri

Erredakzioa

PPren politika guztiak “norbaiten aurkakoak, zerbait ukatu edo debekatzen dutenak” direla kexu da politikari jeltzalea, “proaktiboak eta integrazio filosofia dutenak” izan beharrean.

Itxaso Atutxa, EAJren BBBeko presidentea. EiTB

Itxaso Atutxa EAJ alderdiaren BBBeko presidenteak salatu du Gobernu zentraleko agintari nagusiak ez duela Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzeko datarik finkatu oraindik. Rajoyren aitzakiak "bakarrik desegiten" direla gehitu du Atutxak.

Politikari jeltzaleak kritikatu du PP alderdiaren politika guztiak “norbaiten aurkakoak, zerbait ukatu edo debekatzen dutenak” direla, eta “proaktiboak eta integrazio filosofia dutenak” izan beharko liketela adierazi du, egungo egoera europarrera begira.

Bide horretan, “Europako gainontzeko gobernuak egiten ari direna” begiratzeko eskatu dio Mariano Rajoyri, “batzuk, gainera, ideologikoki gertukoak” direla esanez. “Hemen beti debekuekin eta eskubideen, ahotsen, presioen, alderdien edo herrien murrizketekin gabiltza”, gehitu du Atutxak.

“Gobernu espainiarrak ez duela ordezkatzen sentitzen duen Espainiako jendearen erantzun gogor bat jaso beharko luke jokaera horrek”, adierazi du jeltzaleak.

Albisteak (2)