Itxi

Europako hauteskundeak

Mayor Oreja ez da Europako hauteskundeetan zerrendaburu izango

Erredkazioak

PPren zerrendan joateari ere uko egin dio Jaime Mayor Orejak

Jaime Mayor Oreja. Artxiboko irudia

Jaime Mayor Oreja Europako Parlamentuan PPko bozeramaileak uko egin dio datozen maiatzeko hauteskundeetan zerrendaburu izateari, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Eurodiputatuaren gertukoek adierazi dutenez, Europako hauteskundeetan Alderdi Popularrak aurkeztuko duen zerrendan joateari ere uko egin dio Mayor Orejak.

Mayor Orejak berak eman zion erabakiaren berri Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari joan den urtarrilaren 9an. Mayor Oreja Europako hauteskundeen azken bi deialdietan izan da PPren zerrendaburua.

Alderdiak azaldu duenez, bilera hartan berriz ere zerrendaburu izan behar ez zuenaren ideia helarazi zion Mayor Orejak Rajoyri. Iritziz aldatu ezean, erabakia unea iristean jakinaraziko zutela erabaki zuten biek.

Urtarrilaren 24an Europako Parlamentuko bozeramaileak presidenteari telefonoz dei egin zio eta hartutako erabakiak bere horretan jarraitzen zuela adierazi dion. Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiarekin hitz egin ondoren, berria aste honetan ezagutzera ematea erabaki zuten.

Ohar batean, “alderdian eta Gobernuan azken urteetan egindako lan, esfortzu eta eskaintza eskertu” dizkio Alderdi Popularrak Mayor Orejari..

Alderdiak, gainera, bozeramailearen “ereduzko jarduera” eta “eraginkortasun handia” nabarmendu ditu.

Legealdia amaitu bitartean, Jaime Mayor Orejak Europako Parlamentuko PPren taldea zuzentzen jarrai dezan erabaki du alderdiak.

Albisteak (1)