Iragarpenaren ostean
Rajoyk Mayor Orejaren erabakia errespetatzen duela adierazi du
Erredakzioa
Espainiako Gobernuaren presidentea ziur agertu da politikagintzan eta Alderdi Popularrean jarraituko duela.
Mariano Rajoy Gobernu espainiarraren presidenteak Jaime Mayor Orejak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du; halaber, egindako lana txalotu du eta ziur agertu da Alderdi Popularrean eta politikagintzan jarraituko duela. Orejak ez dela Europako Parlamenturako PPren hautagai izango iragarri du.
Rajoyk baieztatu duenez, birritan hitz egin du aurten Mayor Orejarekin gai horren inguruan; Toledon PPk izandako bileran eta aurreko ostegunean.
Bilerotan PPren hautagai ez zuela nahi izan jakinarazi zion ministro ohiak presidenteari, hamar urtez hautagai izan eta gero, eta erabakia errespetatu besterik ezin duela egin nabarmendu du.
"Mayor Orejak gurekin jarraitzen du eta ziur nago politikagintzan ere jarraituko duela", esan du.