Katalunian
Eskolak gaztelaniaz eta katalanez ematera behartu du Gorenak
Erredakzioa
Generalitateak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa atzera bota du Auzitegi Gorenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Auzitegi Gorenak atzera bota du Generalitateak 2013ko urtarrilean Kataluniako Justizia Auzitegiak hartutako auto baten aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoa. Auto horretan, ikasle bati eskolak emateko erabili beharreko komunikazio-hizkuntzak gaztelania eta katalana izan behar zutela zehazten zen.
Goreneko Administrazioarekiko Auzietako laugarren salaren epaiak dionez, “nahikoa aurrekari judizial daude zentzu horretan eta errepikapen horrek finkatutako doktrina ezartzea dakar”.