Itxi

Kontzertu ekonomikoa

Ibarretxe: 'Autogobernua ez da nahikoa, bestelako eredua behar dugu'

Erredakzioa

Lehendakari ohiak ohartarazi egin du kontzertu ekonomikoa "hil" egingo dela "bere aplikazioa Europa mailan behin eta berriro zalantzan jarriz gero".

Juan Jose Ibarretxe, Pedro Luis Uriarteren eta Bakartxo Tejeriaren artean. Efe.

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren iritziz, egungo autogobernua "ez da nahikoa" eta beste eredu baten alde egin beharko dela azpimarratu du, demokratikoki, Espainiako Gobernuarekiko mendekotasuna baztertuta.

Ibarretxek Kontzertu Ekonomikoaren orainaren eta etorkizunaren inguruan emandako seminario batean parte hartu du. Bertan, kontzertuaren garapeneko adituak eta protagonistak bildu dira.

Ibarretxek gogora ekarri du Kontzertu Ekonomikoa eguneratzeko eskatu ziotenean "independentista, sezesionista eta xenofobo" deitu ziotela. Horrekin batera, Gernikako Estatutuko zati handi batzuk bete gabe zeudela ere salatu zuen.

Lehendakari ohiaren iritziz, autogobernu ekonomikoa mantentzeko "oinarrizkoa da" kontzertu ekonomikoa eguneratzea.

Bestalde, kontzertuaren judizializazioaz ere aritu da, eta kontzertua "hil" egingo dela ohartarazi du "bere aplikazioa Europa mailan behin eta berriro zalantzan jarriz gero".

Albisteak (2)