Valladolid
Alderdiaren batasuna aldarrikatu du PPk batzar nazionalaren irekieran
Erredakzioa
PPren idazkari nagusiak adierazi duenez, "popularrak ezberdin egiten gaituena herrialdea maitatzea da".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maria Dolores de Cospedalek, PPren idazkari nagusiak, alderdia Valladoliden egiten ari den batzar nazionalean egin duen hitzaldia ondorengoa esaldiarekin hasi du: “Denok gara Alderdi Popularra”. Gaineratu du, popularrak “ezberdin” egiten dituena “herrialdea maitatzea” dela.
PPren idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako presidentearen aurrean egin ditu hitz horiek. Batzar Nazionala gaur hasi da, Javier Leon de la Riva Valladolideko alkatearen eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentearen hitzekin.
PPren bigarrenak eskerrak eman dizkie Miguel Delibes auditoriumean bildu diren pertsona “langile, on eta zintzoei”. Batzar nazionalak Alderdi Popularrak Espainia osoko herritarrekin duen konpromisoa berritzeko balio behar duela ere esan du.
Babes esanguratsua
Batzar nazionalaren lehen egunak utzi duen irudi esanguratsuenetako bat Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eskaini du. Rajoyk zuzenean eta pertsonalki agurtu nahi izan ditu Euskadiko popularrak.
Arantza Quirogak, PPren Euskadiko presidenteak, Valladoliden ikusi diren keinuak eskertu ditu eta "babes esanguratsua" direla adierazi du. "Esanguratsua da, euskal errealitatea ondoen ezagutzen dugunak gu garela ulertu, errespetatu eta onartzen baitute. Oso garrantzitsua da hori", zehaztu du.
Euskadiko PPri eta biktimei omenaldia
Hasieran, Zoe Nubla PPren Barakaldoko zinegotziak omenaldia egin die Euskadiko PPri eta terrorismoaren biktimei, Gregorio Ordoñez edo Miguel Angel Blancori, besteak beste. “Jarraitu beharreko adibide zintzoa erakusten dute”, esan du.
Zinegotziaren agerraldia ez zegoen egitarauan aurreikusia eta PPren parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie. “Beraiei esker jasan izan dut beldurra Euskadin”, adierazi du.
Valladoliden bildu diren jarraitzaile popularrei Arantza Quirogaz eta Euskadiko PP osatzen duten gainerako kideez harro egoteko arrazoiak dituztela esan die.