2014ko maiatzean
ERCk 'Paisos Catalans esparrua' lehenetsiko du Europako bozketan
Erredakzioa
Junquerasek, Consell Nacional-ean egindako hitzaldian, zeharkako zerrenda bat osatzearen alde egin du, orain arte independentistak izan ez direnenen, baina bidea hartu duten, pertsonekin.
Oriol Junqueras ERC alderdiko presidenteak gaur, larunbata, iragarri duenez, "Països Catalansen esparru nazionala" lehenetsiko dute Europako hauteskundeetara begira, eta Josep Maria Terricabrasen hautagaitza balore zibikoak ordezkatzen dituzten beste pertsonekin indartzeko prestutasuna agertu du.
ERCren Consell Nacional-ean egindako hitzaldian, Bartzelonan, zeharkako zerrenda bat osatzearen alde egin du, orain arte independentistak izan ez direnenen, baina bidea hartu duten, pertsonekin.
"Bestelako aukerak ere aztertuko ditugu, baina hau da gure lehentasuna", esan du, esan du. Halaber, Junquerasen esanetan, galdeketaren alde egingo duen, eta baiezko botoa emango duen, gehiengo soziala da helburua, eredu ekonomiko eta politiko alternatibo bat bultzatu baino lehen.