Itxi

Erreakzioak

'Ulergaitza da PPk eta PSOEk ETAren agiria gutxiestea', esan du Sortuk

Erredakzioa

Pernando Barrena ziur agertu da bi alderdien jarrera politikoen atzean "galtzaile izateko beldurra" dagoela.

"PPke ta PSOEk ez daukate eskaintza demokratikorik, herri honetarako

Pernando Barrena Sortuko bozeramalearen esanetan, ETAren azken agiria "aurrerapausoa da bake-prozesuan" eta "ulergaitza da PPk eta PSOEk atzo, (larunbata) beste behin ere, edozein urrats gutxiestea".

Barrenak prentsaurreko bat egin du Donostian ETAren azken agiriaren -Garan argitaratutakoa- inguruan iritzia emateko, eta ziur agertu da organizazioak "iragarri dituen urrats berriek bake-prozesuan aurrera egitea ekarriko dutela".

ETAk aipatutako "ekarpen garrantzitsuez" galdetuta (desarmea izan litekeelako), Barrenak esan du ez dakiela zeintzuk izango diren pausook, baina berretsi egin du garrantzitsuak izango direla eta "prozesua" indartzeko balio izango dutela.

"PSOE eta PP alderdiez ari gara", nabarmendu du Barrenak, eta ziur agertu da da bi alderdien jarrera politikoen atzean "galtzaile izateko beldurra" dagoela.

Sortuko bozeramalearen hitzetan, "PPke ta PSOEk ez daukate eskaintza demokratikorik, herri honetarako, eta ideien borroka demokratikoaren beldur dira"; horregatik, "duten argudio bakarra giza-eskubideen urraketa etengabekoa da, bakea lortzeko aukera historikoa zapuzteko".

Albisteak (5)