Itxi

Biltzar Nagusia

Arantza Quiroga da Euskadiko PPko presidente izateko hautagai bakarra

Erredakzioa

Bart amaitu da hautagaiak aurkezteko epea, popularrek martxoan Donostian egingo duten Biltzar Nagusiari begira.

Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidente izateko hautagai bakarra, gaur Nerea Llanos legebiltzarkideak jakitera eman duenez.

Bart amaitu da hautagaiak aurkezteko epea, popularrek martxoan Donostian egingo duten Biltzar Nagusiari begira.

Bilbon egindako agerraldian Llanosek azaldu duenez, alderdiak jasotako sinadura guztiak aztertuko ditu eta gaur bertan egingo duten bilera batean Quirogaren hautagaitza onartuko dute.

Martxokoa ez dela “hausturaren” Biltzarra izango adierazi du, “berriztapenarena” baizik.

Martxoko Kongresu horretan erabakiko duten exekutiban egoteko proposamenik ez duela jaso adierazi du Nerea Llanosek.

Iñaki Oyarzabal popularren idazkari orokorra izaten jarraituko duen galdetu diote kazetariek Nerea Llanosi. Azken egunetan, hurrengo idazkari orokorra Llanos izan daitekeela agertu da zenbait hedabidetan.

Hala ere, izenei buruz hitz egiteak ez diola PPri inolako mesederik egiten azpimarratu du.

Albisteak (3)