Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bakerako Batzordea: 'Gizartea inplikatzeko unea heldu da'

Nazario Oleaga Foro Sozialak Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordearen kideetako batek Radio Euskadin azaldu duenez, egoerak "guztioi entzunez aurrera egitea" espero du.

Nazario Oleagak, Foro Sozialak Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordearen kideetako batek, Radio Euskadin azaldu duenez, gizartea bakegintzan eta bizikidetzan "inplikatzeko" ordua da, eta "berari dagokiona" ipintzea.

Prozesuak aurrera "lasaitasunez" egin dezan, egoerak "guztioi entzunez aurrera egitea" espero duela esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

"Batzuek itxaropen batzuk dituzte, beste batzuek bestelakoak, baina aurrera egitea da garrantzitsuena, eta, hortik abiatuta, zerbait handia edo ez hain handia izatea? Espero duguna da prozesua lasaitasunez egitea, guztion aldetik", adierazi du.