Itxi

Nazioarteko foro ekonomikoa

CCOOk eta UGTk protesta egingo dute Bilboko goi-bileraren bezperan

Erredakzioa

Goi-bilera horretan NDFKo eta OECDko buru nagusiak izango dira.

CCOO eta UGT sindikatuen protesta bat Bilbon. EFE

CCOO, UGT eta USO sindikatuek manifestazioa deitu dute martxoaren 2rako Bilbon, hau da, nazioarteko goi-bilera ekonomikoa egingo duten egunaren bezperako.

Foro horretan, besteak beste, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendaria eta Angel Gurria Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OECD) idazkari nagusia izango dira.

"Benetako agintea dutenak egongo dira Bilbon, debaluazio soziala diseinatu dutenak eta finantza kapitala babesten dutenak", esan du Unai Sordo CCOO-Euskadi sindikatuko idazkari nagusiak.

Era berean, NDFk eta OECDk "herstura politikak" ezarri dituztela eta kaltedunak "herritarrak" direla adierazi du Raul Arza UGT-Euskadiko buruak, "soldatak jaitsi egin baitira eta babes soziala urratu egin baita".

Manifestazio horrekin, Europak industria sustatzeko plan bat diseinatzea eta barne produktu gordinaren (BPG) % 2 kalitateko enplegu iraunkorrak sortzeko bideratzea eskatuko dute.

Albisteak (1)