ETA-REN DESARMEA
Urkullu: 'Pauso txiki bat da, baina ez da nahikoa'
I.G. / EITB.COM
Lehendakariak agerraldia egin du, egiaztatzaileek ETAren desarmearen inguruko iragarpena egin eta ordubetera
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak iragarritakoa “pauso txikia da, ez nahikoa, baina lehena desarme osoa burutzeko”.
“Emandako pausoa aintzakotzat hartzen du Jaurlaritzak; pauso txikia da, ez nahikoa, baina desarme osoa burutzeko nahitaezkoa”, esan du lehendakariak.
Lehendakariak azaldu duenez, "fidagarria eta ziurra" da ETAren erabateko eta atzera ezineko armagabetzea lortzeko Egiaztatze Batzordearen bitartekotza. "Horrela bada, Batzordearen lanari bere babesa eman nahi dio Jaurlaritzak", gaineratu du.
Urkulluren hitzetan, orain ETAren “behin betiko” desarmea izan behar da etorkizun hurbileko helburu nagusia eta, horretarako, “mugarri garrantzitsua” izango da “egindako kaltea onartzea”.
Bestalde, Egiatatzaileen Nazioarteko Batzordearen lana babesten jarraituko du Jaurlaritzak, lehendakariak esandakoaren arabera.