Itxi

Desarmea

Itzultzekotan egiaztatzaileek 'bi aldiz pentsatzea' espero du Covitek

Erredakzioa

Gainera, Ana Velasco elkarteko kidearen arabera, lehendakariak, Batzordeko kideekin bilduta, "ETAren interesen alde lan egiten duen Batzorde bat babestu du".

Covitek eskatu zuen egiaztazaileak inputatzea. Irudia: EFE

Ana Velasco Covite biktimen elkarteko kidearen esanetan, Egiaztatzaleen Nazioarteko Batzordeko kideek, "Espainiara bueltatzen badira, birritan pentsatzea" espero du Covitek, Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu dituela ikusita.

Auzitegiaren inguruan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Velascok zehaztu du "logikoa" dena "ETArentzat lan egin aurretik Gobernuarentzat eta Espainiako Justiziarentzat lan egitea hobestea" dela.

Coviteren ordezkariak gaineratu duenez, espero du egiaztatzaileek "dakiten guztia esan eta justiziarekin kolabora dezaten". "Jakin dezatela Espainian egiaztatu behar dutenak Polizia eta Guardia Zibila direla".

"Espainiako Gobernuak ez baditu auskalo nork kontratatutako, baina seguruenik ETAk berak, babesten, ez du inolako zentzurik bandak egin nahi duen kanpaina babesteko, Espainaren barruan eta Espainiatik at, kanpotarrak etortzea".