Itxi

Egiaztatzaileak Euskal Herrian

EAJ: 'Egiaztatzaileen helburu bakarra Euskadin bakea lortzea da'

Erredakzioa

Jeltzaleek elkartasuna eta hurbiltasuna erakutsi die Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideei. Izan ere, gaur lekuko gisa deklaratu behar izan dute Auzitegi Nazionalean.

Andoni Ortuzarrek gidatzen duen alderdiak idatzi bat argitaratu du Facebooken. Argazkia: EiTB

Nazioarteko egiaztatzaileen helburu bakarra euskal herritarrei indarkeriaren aroa gainditzen, eta bakea eta elkarbizitza egonkortzen laguntzea da, Eusko Alderdi Jeltzalearen arabera. Halaber, elkartasuna eta hurbiltasuna erakutsi die igande honetan Auzitegi Nazionalean lekuko gisa deklaratu behar izan duten egiaztatzaileei.

Facebook sare sozialean idatzi bat argitaratu du EAJk, eta bertan babesa eskaini die nazioarteko egiaztatzaileei.

Azken hilabeteetan bakearen alde egiten ari diren lana eskertu nahi izan die Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiak. Halaber, egiaztatzaileei animatzen eta babesten jarraituko dutela azpimarratu dute jeltzaleek.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)