Itxi

Osasuna

Azkuna ospitaleratu egin behar izan dute, eroriko baten ondorioz

Erredakzioa

Bilboko alkatea egonkor eta medikuen zaintzapean dago, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Iñaki Azkuna. Argazkia: EiTB

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea berriz ere ospitaleratu egin behar izan dute igande arratsaldean. Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, duela egun batzuk eroriko bat izan zuen eta horren ondorioz, osasun arazoak areagotu egin zaizkio.

Gurutzetako ospitalean dago, baina egonkor eta medikuen zaintzapean dago.

Azkuna 1943ko otsailaren 14an jaio zen. Giltzurrunetan zituen arazoak konpontzeko eta aurreko tratamenduek izandako ondoriak artatzeko asmoz, 2013an giltzurrun bat kendu zioten, eta ebakuntzaren ondoren izandako arazoak tarteko hainbat astez ospitaleratuta egon zen.

2003an prostatako minbizia atzeman zioten Azkunari eta geroztik ospitalean sarritan egon bada ere, ez du alkate kargua utzi.

Albisteak (3)