Itxi

'Herriko tabernen' auzia

Akusatuak 'guztiz absolbiltzea' eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa

Fiskalak zigorrik handienak eskatu ditu Joseba Permach eta Rufino Etxeberria Batasuneko buruzagi ohientzat.

Marian Beitialarrangoita eta Julen Arzuaga artxiboko irudian. EFE

EH Bilduk 'Herriko tabernengatik" Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketako akusatuak "guztiz absolbitzea" eskatu du ostegun honetan, eta kontrakoa pasatzea "eskubide zibilen eta politikoen" urraketa izango litzatekeela nabarmendu du.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak prentsaurreko bat eman du Legebiltzarrean, Fiskaltzak ‘herriko tabernengatik’ akusatutako 25 pertsonei zigorrak jaitsi dizkiela jakin ostean. Halaber, beste bederatzi inputaturik akusazioa kendu die.

Fiskalak zigorrik handienak eskatu ditu Joseba Permach eta Rufino Etxeberria Batasuneko buruzagi ohientzat, hamabi urtetik lau eta erdira hain zuzen ere.

Arzuagaren ustez, zigor hauek jaistea "ez da garrantzitsuena", eta epaiketa hau ikuspuntu "guztiz hertsatzailegatik" martxan jarri zela gaineratu du.

Albisteak (2)