Krisia Nafarroan
Valenciano: 'PSNk erantzukizunez jokatu du Nafarroako krisian'
Erredakzioa
“Krisi honetan”, PSOEk “bere lana” egin duela azpimarratu du Valencianok eta PSNk “erantzukizunez” jokatu duela berretsi du.
Elena Valenciano PSOEren idazkari nagusiaren iritziz, Nafarroako sozialistek “erantzukizun osoz” jokatu zuten atzo eta, hemendik aurrera, Yolanda Barcina presidentearen egoera “jasanezina” da.
Espainiako hezkuntza erreformaren aurkako helegitea jartzera joan da Valenciano Auzitegi Konstituzionalera eta bertan PSNk atzo hartutako erabakiaz mintzatu da. Zentsura mozio bat aurkeztearen kontra agertu zen Ferraz eta PSNk Madrilgo erabakiaren alde egin zuen atzo, zentsura mozioa aurrera ateratzeko Bilduren botoak beharko lituzkeela argudiatuz.
“Krisi honetan”, PSOEk “bere lana” egin duela azpimarratu du Valencianok eta PSNk “erantzukizunez” jokatu duela berretsi du.
Bildurekin ez zutela “ezer egingo” adierazi zuten sozialistek bere egunean eta, horren harian, “Nafarroako herritarren interesak” babestu egin dituztela nabarmendu du Valencianok. “Orain Barcinak hitz egin beharko du”, gaineratu du.
PSOEko buruzagiaren arabera, Nafarroako presidenteak bizi duen egoera “jasanezina” da eta Barcinak bere interes pertsonalak “herritarren interesen gainetik” jartzea erabaki du. “Bilduk Nafarroako Gobernua blokeatu egiten du, baita blindatu ere”