Iñaki Azkuna hil da
Azkunaren azken agurra: 'Eskerrik asko denoi, bikainak izan zarete'
Erredakzioa
Bilboko alkateak agur mezu bat utzi du hil aurretik, eta Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko Kabinetearen buruak jakinarazi du.
Iñaki Azkuna Bilboko alkate zenak agur mezu bat utzi du hil aurretik: "Eskerrik asko denoi laguntzeagatik eta ni jasateagatik. Bikainak izan zarete".
Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko Kabinetearen buruak jakinarazi ditu alkatearen azken hitzak, Facebooken.
Azkuna ostegun gauean hil da, etxean, 11 urte minbiziaren aurka borroka egin eta gero.