Itxi

Ekitaldi publikoa

Azkunaren errautsak Durangoko hilerrian gorde dituzte

Erredakzioa

Bilboko alkatearen hilotza atzo erraustu zuten Derion, eta gaur bere sorterrira eraman dituzte errautsak.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen errautsak Durangoko kanposantuan gorde dituzte gaur; familiaren panteoian utzi dituzte, Azkunaren emazte zenaren alboan. Alkateak berak ekitaldi pribatua izatea nahi zuen eta horrela izan da. Senitartekoak baino ez dira egon ekitaldian. Hileta elizkizuna bihar egingo da, 12:00etan, Bilboko Santiago Katedralean.

Alkatearen hilotza atzo erraustu zuten Derion, Begoñako Tanatoriotik (Bolueta auzoan) hilkutxa eraman eta gero. Hilkutxa zeraman autoan zenbait lore-koro ikus zitekeen, besteak beste, Erregeen Etxetik bidalitakoa. 10:00ak aldera Derioko hilerrira heldu zen, eta bertan senide eta gertukoek agur ekitaldi bat egin zuten.

Deriora hurbildu ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak, Andoni Ortuzar EBBren presidentea, Itxaso Atutxa BBBren presidentea, Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohia, Ibon Areso alkate berria eta Andoni Aldekoa Azkunaren gertukoa.  Hain zuzen,  Aldekoa eta Jose Luis Sabas Hirigintza eta Zerbitzuen zinegotzia izan ziren hilkutxa laberaino eraman zutenetako bi, erraustu baino lehen.

Albisteak (5)

Informazio gehiago (2)