Terrorismoaren biktimak
Gasteizen egingo dute Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroa
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azaldu duenez, legealdi honetan amaitzea da asmoa. Bestalde, Jaurlaritzak emandako pausoa aintzat hartu du.
Terrorismoaren Biktimen Memorian Zentroa Gasteizen egingo dute, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak eta Javier Maroto Gasteizko alkateak lorturiko akordioaren ondotik.
Biktimen aitortzarako Legearen arabera, Espainiako Gobernuaren zeregina da Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroa eraikitzea.
Jorge Fernandez Diezek eta Javier Marotok bilera egin dute Madrilen, eta ondoren Espainiako Barne Ministerioak oharra kaleratu du. Horren arabera, Espainiako Gobernuak legegintzaldi honetan amaitu nahiko luke Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroa.
Espainiako Barne ministroaren iritziz, proiektua aurrera eramateko beharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin, eta alderdi politikoekin bat eginda lan egitea.
Fernandez Diezek erabakiaren berri eman die Iñigo Urkullu buru duen Eusko Jaurlaritzari eta PSOEri, eta baita terrorismoaren biktimen elkarteei ere.
"Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroa eraikiko du, eta horren helburuak terrorismoaren biktimek hezur haragitzen dituzten balore demokratikoa babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta gizartea kontzientziatzea izango dira", adierazi du Barne Ministerioak ohar batean.
Jaurlaritzak emandako pausoa aintzat hartu du
Espainiako Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroa Gasteizen izateko emandako pausoa aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak.
Ohar batean, Gasteizeko Jaurlaritzak esan du Memoriala egiteko erantzukizuna "Espainiako Gobernuari dagokiola", eta "Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta partaidetza" izango dituela gaineratu du.