Itxi

Txema Urkijoren kargugabetzea

Fernandezek ukatu egin du Urkijorekin desadostasun politikoak zituela

Erredakzioa

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren esanetan, lan irizpideen inguruan izandako desadostasunak tarteko kargugabetu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak ukatu egin du Txema Urkijo Biktimen Arretarako aholkularia "desadostasun politikoak" tarteko kargugabetu izana, eta desadostasunak lan-irizpideen inguruan izan direla gaineratu du.

Fernandezek prentsaurrekoa eskaini du gaur, atzo Iñigo Urkullu lehendakariak Urkijo kargutik kendu eta gero.

Bake eta Bizikidetzarako idazkariak gezurtatu egin du euren nortasunak "bateragarriak" ez izatea, eta goratu egin du Urkijok azken legegintzaldietan giza eskubideen alde egindako lana.

Fernandezen esanetan, Urkijok biktima bati ETAko preso baten gutuna eman ez izana "garrantzitsua" izan da kargugabetzea erabakitzeko, baina ez da izan arrazoi nagusia.

Albisteak (3)

Bideoak (1)