Itxi

Kartzela-baimena

Otegi ez dute eraman bere amaginarrebaren hiletara

Erredakzioa

Zaballako (Araba) kartzelan dago, senideen gertuko iturrien arabera.

Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia. EFE

Arnaldo Otegi ezker abertzalearen bozeramailea azkenean ez da egon amaginarrebari Elgoibarreko (Gipuzkoa) San Bartolome parrokian egin dioten hileta-elizkizunean, ez dute eraman.

Espetxe Instituzioen kartzela-baimena jaso arren, Otegiren senideen gertuko iturrien arabera, ez dute Logroñotik Elgoibarrera eraman, beste espetxe batera baizik; dirudienez, Zaballako (Araba) espetxera.

Iturri horiek azaldu dutenez, "datozen orduetan edota egunetan" jaioterrira eramango du Ertzaintzak Batasuneko bozeramaile ohia, familiarekin egon ahal izan dadin. Ez dute zehaztu, dena dela, larunbatean izango den amaginarrebaren errausketara joan ahal izango den.

Kartzela-baimena

Espetxeko iturriek jakitera eman dutenez, Otegi ostiral arratsaldean, 17:25ean, irten zen Logroñoko kartzelatik Zaballako (Araba) kartzelarantz, Guardia Zibilak zainduta. Handik Elgoibarrera eraman eta Ertzaintzaren esku uztea zeukaten aurreikusita, bere amaginarrebaren hileta-elizkizunetara joan zedin. Azkenean, ez dute hiletara eraman, baina jaso duen kartzela-baimena erabilita, Egoibarrera joan ahal izango duela zabaldu dute,  senideekin egoteko.

Albisteak (4)