Parot doktrinagatik
Marlaskaren aurka jarritako salaketa artxibatu du Auzitegi Gorenak
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka jarritako salaketa.
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka jarritako salaketa. Manos Limpiasen ustez, Grande-Marlaskak prebarikazio delitu bat egin zuen, Parot doktrina bertan behera geratu ondoren.
Salaketa horren arabera, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren inguruko ebazpena aurkeztu aurretik, Markalaskak Zigor aretoaren osoko bilkura deitu zuen, “bereak ez ziren eskumenak bere buruari egotziz”
Horrez gain, Ines del Rio eta Juan Manuel Piriz ETAko presoak espetxetik ateratzeko autoak sinatzea ere leporatu dio Manos Limpiasek Grande-Marlaskari.
Gaur Gorenak argitaratutako ebazpenaren arabera, prebarikazioa “bidegabea” den erabaki bat hartzea da, “bidegabea dela jakinda”. Marlaskak deitutako bilkura ez zela “bidegabea” izan erabaki du Gorenak. Horrenbestez, Manos Limpiasek jarritako helegitea artxibatzea erabaki du.