Kataluniako kontsulta
Kontsulta egiteko beste bide batzuk bilatzeko eskatu dio Masek Rajoyri
Erredakzioa
Generalitateko presidenteak Gobernuko presidenteari Kataluniako prozesuaz hitz egiteko ‘eguna eta ordua’ jartzeko eskatu dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Generalitateko presidenteak, Artur Mas, Espainiako Gobernuko presindeteari, Mariano Rajoy, Kataluniako erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko 'eguna eta ordua' adosteko eskatu dio. Masek kontsulta burutzeko 'beste bide' batzuk eskatuko dizkio Rajoyri
Kataluniako Parlamentuaren kontrol saioan atzo Kongresuak erakutsitako ezezkoa 'pena bat dela' baina bide legal bat bakarrik agortzen duela. Horregatik, beste bide batzuk bilatzen jarraituko duela eta 'nazioarteko marko legal' bat ere bilatuko duela baieztatu du.
PPC-ko Alicia Sánchez-Camachok elkarrizketaren bidea jarraitzeko nabarmendu badu ere Masek Rajoyri 'eguna eta ordua' jartzeko eskatu diola eta 'elkarrizketarako joera gehiago erakutsi al daitekeen' erantzun dio.
Masek duela aste batzuk 'kontu pertsonal batengatik' Rajoyri deitu ziola esan du eta bera Espainiako Gobernuko presidentearekin hitz egiteko prest dagoela gogoratu du. Gainera, Katalanek bere etorkizuna erabakitzeko Konstituzioa aldatzeko proposamena egitera gonbidatu du Rajoy.
Kongresura ez joateagatik egin dizkioten kritikei Marsek errespetua eskatu du eta 'momentu garrantzitsuetan aurpegia eman duela' gogoratu du.
Junqueras-ek (ERC) kontsultari lehentasuna emateko eskatu dio Mas-i
ERC-ko liderrak, Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteari atzoko Kongresuko eztabaidaren ostean kontsultari 'lehentasuna' emateko eskatu dio eta autodeterminazioaren galdeketarekin eta kataluniarren asmoekiko 'fidela' izateko esan dio.
Errepublikarren presidenteak atzoko eztabaiden 'PP-PSOE alderdi bakar bat' zegoela esan du eta alderdi honek 'aldez aurretik adostutako gidoia bete zuela' gaineratu du.
Pere Navarrok (PSC) Rajoy Monkloatik kentzea proposatu du
PSCko lehen idazkariak, Pere Navarro, Katalunia eta Espainiaren arteko harremanak finkatzeko Mariano Rajoy Monkloatik ateratzea ezinbestekoa dela esan du eta Artur Mas-ek PSOEk esandakora mugatzea leporatu dio.
'Rajoy Monkloatik atera beharko dugu akordio batetara iristeko', adierazi du Navarrok Kataluniako gobernuari Parlamentuan egin dioten kontrol saioan.
Camachok (PPC) kontsulta egiteko beste bide bat bilatzen badu demokraziatik aldenduko dela esan dio Mas-i
PPCko liderrak, Alicia Sánchez-Camacho, Kataluniako presidentearengana, Artur Mas, zuzendu da ‘kontsulta egiteko beste bide batzuk bilatzen badu demokraziatik aldenduko dela’ esateko. ‘Nire herrian atzerritar sentiarazteak’ ematen dion tristura gaineratu du.
Mas-ek eta Sánchez-Camacho-k gaur goizeko saioko tentsio goreneko uneak bizi izan dituzte bigarrenak ‘Gobernuko presidenteari deitzeko’, Mariano Rajoyri, eskatu dionean Generalitateko presidenteari.
ICV-EUIA eta CUP alderdiek beste neurri batzuk eskatu dituzte
Joan Herrerak (ICV-EUIA) BCN World-i buruzko akordioa kritikatu du eta Katalunia Europako iruzurraren hiriburuan bilakatzea leporatu die PSC eta Gobernuko kideei. 'Gauzak egiteko' beste modu bat bizi dugula gogoratu nahi izan du.
Iruzurrari aurre egiteko neurri berriak eskatu ditu David Fernandezek (CUP). 'Ez gara puntu eta aparte bati buruz ari, liburu berri bati buruz ari gara', esan du.