Ezenarroren izendapena
Ares: 'Izendapenekin Batasunetik gertuago egongo da idazkaritza'
Erredakzioa
Rodolfo Ares PSE-EEko ordezkariak Urkulluk iragarritako izendapenak kritikatu ditu, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren apustua "berresten" dutela argudiatuz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aintzane Ezenarrok eta Enrique Ullibarriaranak Txema Urkijoren tokia hartuko dutela iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzak.
Joseba Egibar EAJren bozeramailearen ustez, izendapenak "egokiak" dira eta Jaurlaritzaritzaren jarrera "distantziakidea" izatea ukatu egin du.
Bi izendapenak egokiak dira eta, orain arte gertatu den bezala, Bake eta Bizikidetza Planak etorkizuna bermatuta daukala berresten dute".
Erreakzio politikoen artean, Rodolfo Ares PSE-EEko ordezkariak Urkulluk iragarritako izendapenak kritikatu ditu, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren apustua "berresten" dutela eta idazkaritza "elkarrizketatik eta adostasunetik urrundu" egiten dutela argudiatuz.
Ezenarrori eta Ullibarriaranari errespetua adierazi badie ere, Aresen iritziz, "politika oker baten aldeko apustu garbia" egin du Jonan Fernandezek bi izendapen horiekin.
Izan ere, Jonan Fernandezen helburua Bake eta Bizikidetzarako idazkaritza "Batasunaren munduari eta tesiei" hurbiltzea eta "elkarrizketatik eta adostasunetik" urruntzea dela adierazi du Aresek.
Bestalde, Borja Semper EAEko PPko bozeramaileak ere Urkulluren erabakia deitoratu du, eta "jarrera irekiago bat" erakusteko "aukera" galdu egin duela esan dio lehendakariari.
Ezenarroren izendapenarekin, Urkulluk Eusko Jaurlaritza "eskoratu" egin duela gaineratu du Semperrek.
Bestalde, Gorka Maneirok (UPyD) Urkulluri aldaketa bat eskatu dio bakea eta bizikidetzaren politiketan, "ETAren historia legez kanpo uzteko politika sendoa" bultzatzen ez duelako. Halaber, Eusko Jaurlaritzari "kriminalengandik" biktimengandik baino gertuago egotea leporatu dio.