Itxi

Kataluniako kontsulta

Katalunia independenteak EBn jarraituko lukeela uste du Generalitateak

Erredakzioa

Kataluniako Gobernuaren aholkulariek independentziaren osteko balizko testuinguruak aztertu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Trantsizio Nazionalerako Kontseilu Aholkulariak, autodeterminaziorako bidean aholkuak emateko Generalitateak sortutako organoak, ukatu egin du Katalunia independente izanda automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela.

Kontseiluak txosten bat egin du, Kataluniak independentzia lortuko balu sor litezkeen testuinguruak aztertzeko, Carles Viver Pi-Sunyer organo horretako presidenteak eta Francesc Homs Generalitateko Presidentzia kontseilari eta bozeramaileak azaldu dutenez.

Hain zuzen ere, Generalitatearen adituek aurreikusitako lau aukerak hauek dira: Katalunia independenteak Europar Batasunean jarraitzea; ateratzea, baina berehala berriz sartzea; irtetea, eta ohiko bideak jarraituz berriz bat egitea edo Europar Batasunak sine die kanporatzea.

Pi-Sunyerren aburuz, "argudio indartsuenak lehen bi aukeretakoak dira". Gainera, prozesuak irauten duen bitartean, Europako zuzenbideak Katalunian indarrean jarraituko lukeela iritzi dio.

Izan ere, horren esanetan, Katalunia Europar Batasunetik kanporatzeak 7,5 milioi europar eskubiderik gabe uztea ekarriko luke, eta neurria EBrentzat ere izango litzateke ekonomikoki kaltegarria.

Halaber, Batasunak beti "malgutasunez" eta "logika eta pragmatismoa" oinarri hartuta jokatzen duela gaineratu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)