Itxi

'Euskadi pregunta'

Patxi Lopez: "Hobetu arren, lotsa ematen dit euskaraz aritzeak"

Redacción

PSE-EEko idazkari nagusiak bere euskara ikasketen inguruan egindako galderari erantzun dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Getxoko Enekok euskara ikasketen inguruko galdera egin dio Patxi Lopezi. PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "hobetu arren, lotsa ematen dio euskaraz aritzeak".

ETB2ko "Euskadi pregunta" saioan onartu duenez, "jada ez naiz euskaltegira joaten, baina euskara ikasten jarraitzen dut eta asko hobetu dut". Euskara gero eta gehiago ulertzen duela adierazi du, baina hitz egiteak lotsa ematen diola.

"Oso lotsatia naiz, eta euskaraz hitz egiteak lotsa ematen dit, baita ingelesez aritzeak ere", esan du Lopezek.

Bideoak (1)