Aberri Egunaren ostean
Kritikei erantzun, eta Estatutua ez dela betetzen salatu du Urkulluk
Erredakzioa
Facebook sare sozialean idatzi du Urkulluk, eta Estatuak Gernikako Estatutua ez duela betetzen salatu du.
Aberri Eguneko hitzaldiaren ildotik jasotako kritikei erantzun die gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, eta Estatuak Gernikako Estatutua ez duela betetzen salatu du.
Facebook sare sozialean idatzi du Urkulluk, oposizioko alderdiek esandakoak hizpide hartuta.
“Katalunian adostutako akordioa errespetatu ez zutenen kritikak eta irakasgaiak baino ez ditut entzun, Euskadiren estatus politiko berriaren inguruan hitz egiteko unea inoiz ez dela diotenen kritikak, eta oinarrizko legeak erabiliz egungo Estatutua edukiz husten dutenen iritziak”, idatzi du.
Kritika horien aurrean, Autonomia Estatutua bezalako lege bat behin eta berriz urratu eta ez betetzearen inguruan ez duela hitz bakar bat ere entzun gaineratu du lehendakariak.
Bere hitzetan, “arazoak ez dira baloiari kolpe bat joaz konpontzen". Eta benetan arazo bat konpondu nahi bada, orain dela unea eta horretarako lekua Legebiltzarreko autogobernua jorratzeko lantaldeea dela adierazi du.