Itxi

PSCren krisia

Gironako PSCko zuzendaritzako 10 kidek dimisioa aurkeztu dute

Erredakzioa

Kargua utzi dutenen artean, Joaquim Nadal politikari historikoa eta Pia Bosch Gironako udaleko eta Diputazioko bozeramailea daude

Your browser doesn’t support HTML5 video

PSC-ko Gironako zuzendaritzako 10 kidek dimisioa aurkeztu dute Pere Navarrok gidatzen duen alderdiarekin dituzten ezadostasunen ondorioz. Bere kargua utzi dutenen artean Joaquim Nadal politikari historikoa aurkitzen da.

Honen ondorioz Gironako sozialistek bi hilabeteren buruan kongresu berri bat antolatu beharko dute.

Dimisioa aurkeztu dutenen artean Gironako Udaletxean eta Diputazioan alderdiaren bozeramailea den Pia Bosch aurkitzen da.

Hasiera batean argitaratu den zerrendan azaltzen ez bazen ere Manel Nadal, Joaquim Nadalen anaia, ere aurkitzen da bere postua utzi dutenen artean. Honek, igandean aurkeztu zion bere dimisioa Gironako PSC-ko idazkariari, Juli Fernández.

Aldez aurretik bere postuari uko egin zioten beste bederatzi kideri batzen zaizkie dimisio berri hauek eta guztira 18 kidek, 33tik,  utzi dute Gironako zuzendaritza. PSCren krisia sakondu du honek.

Pia Boschen esanetan  'Gironako PSC-ren eskualdeko bahiketa' gauzatu da eta horrek eragin du 'taldeko dimisioa'. 'Azken urte eta erdian gauzatu diren gainontzeko dimisioei batzen zaizkie', gaineratu du.

Boschek 'alderdiko erabakiak azkeneko kongresuan erabakitako pluraltasunari bizkarra emanda' hartzen direla esan du. 'Pertsona gutxi batzuk, horietako zenbait aukeratuak izan ez zirenak' dira erabakiak hartzen dituztenak.

'Elkarrizketa ezinezkoa izan da' eta 'gelditzen direnen gainean dago orain erantzunkizuna' azaldu du. Dimisioak Kataluniak bere etorkizunaz erabakitzeko irekita duen prozesuak sortutako eztabaidak bakarrik ez dituela eragin gaineratu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)