Itxi

Herri-galdeketa

Estatuak bere aginduak 'inposatu nahi izatea' salatu du Artur Masek

Erredakzioa

Subiranotasunaren inguruko eztabaidarekin bere burua “ibilbide arriskutsu batean” jarri duela onartu du gaur Artur Masek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Subiranotasunaren inguruko eztabaidarekin bere burua “ibilbide arriskutsu batean” jarri duela onartu du gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak, Estatuak duen indarrari aurre egin beharko diolako.

“Nire gorputzak nabaritu du ibilbide arriskutsu bati ekin diodala”, esan du Parlamentuko kontrol saioan, Alicia Sanchez-Camacho PPCko ordezkariari erantzuteko txandan.

Masen iritziz, argi dago Kataluniaren eta Estatuaren artean “gatazka bat” egon badagoela. Horren harian, Espainiako Gobernuak bere tesiak gailentzea nahiago duela deitoratu du, nahiz eta Katalunian “gutxiengo” baten tesiak izan.

Horrez gain, Estatuak eta PPk Kataluniako Parlamentuaren eta herritarren borondatearen gainetik euren “aginduak” inposatu egiten dituztela salatu du Artur Masek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)