Itxi

Erabakitzeko eskubidea

Galdeketak Katalunian eta Euskadin egitea defendatu du Gemma Zabaletak

Erredakzioa

"Nik nire iritzia eman nahi dut galdeketa batean, eta nire iritzia ez da independentziaren aldekoa. Ni ez naiz independentista eta iritzia eman nahi dut", esan du.

Gema Zabaleta

Gemma Zabaleta PSE-EEk Lehendakaritza gidatu zuen garaiko Enplegu sailburua independentziaren gaineko galdeketak Euskadin eta Katalnunian egitearen alde agertu da, baina argi utzi du bera ez dela independentziaren aldekoa.

Vocento taldeko zenbait hedabidetan agertzen denez, Zabaletak (PSE-EEko militantea, alderdiaren zuzendaritzan egon ostean, defendatu egin du PSOEk eta PPk "erabakitzeko eskubidea mahai gainean jartzea".

"Nik nire iritzia eman nahi dut galdeketa batean, eta nire iritzia ez da independentziaren aldekoa. Beti galdeketa independentista aipatzen dute, ni ez naiz independentista eta iritzia eman nahi dut", esan du.

Zabaletaren ustean, gizarte kataluniarrari edo euskal herrikoari eredu politikoaz galdetzea "modurik demokratikoena, osasungarriena eta argigarriena" da eta, ohartarazi duenez, hori "ukatzeak nazionalista asko sortuko ditu".

Albisteak (4)