Erakunde arteko akordioa
EAJk 'Euskadiko egungo sistema sozialari' eustea eskatu du
Erredakzioa
Azaldu dutenez, azken lau hamarkadetan, EAJK politika sozialen aldeko apustu "garbia" egin du, hori dela eta, Gipuzkoan "eredu den azpiegitura batez gozatu dute".
EAJk "Euskadiko egungo sistema sozialari eustea" bermatuko duen akordio bat egitea eskatu die gainerako alderdi politikei eta azpimarratu du "erakundearteko akordio bat" egitea "pertsonak lehenesten jarraitzeko".
Alderdi jeltzaleak Miramonen egindako ekitaldi batean, politika sozialen etorkizunaren ingurukoan, "alderdiaren giza aldeko" izaera nabarmendu du.
"Krisi egoera larrian gaude, gero eta pertsona behartsu gehiago dago, baliabide gutxiagorekin", esan du Eider Mendoza batzarkideak.
Egungo egoeran, medozak "kritika politika alde batera utzi eta Euskadin egitura soziala sendotuko duten akordioak lortzea" eskatu du.
Mendozaren esanetan, azken lau hamarkadetan, EAJK politika sozialen aldeko apustu "garbia" egin du, hori dela eta, Gipuzkoan "eredu den azpiegitura batez gozatu dute".