Itxi

Aste honetan

Autogobernuaren lantaldeak hizlariak eta txostenak zehaztuko ditu

Erredakzioa

Aste Santuko etenaldiaren ostean, Gasteizko Ganbera asteartean itzuliko da lanera, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak bilera egingo baitute.

Autogobernuaren lantaldeak hizlariak eta txostenak zehaztuko ditu aste honetan. Argazkia: EFE

Eusko Legebiltzarrak asteazkenean zehaztuko ditu autogobernuaren inguruko lantaldean parte hartuko duten hizlarien zerrenda, eta alderdiek eskatuko dituzte txostenak. Gainera, ekimenari berari emango zaion izendapena ere zehaztuko dute aste honetan. Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpen den aldetik autogobernua eguneratzeari buruzko lantaldea izenaz onartu zuten talde hori eratu zuten egunean.

Aste Santuko etenaldiaren ostean, Gasteizko Ganbera asteartean itzuliko da lanera, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak bilera egingo baitute. Autogobernua bultzatzeko lantaldearen izena zehaztea izango da aste honetako helburuetako bat.

Autogobernuaren inguruko taldeari buruz hitz egiten denean izen zuzena erabiltzea eta "euskal herriaren borondate politikoaren erakusle" amaierako argibidea kentzea eskatu die PSE-EEk Ganberako zerbitzuei.

Izen ofiziala adostu ostean, asteazkenean berriz ere bilduko dira hizlarien zerrenda ixteko eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek eskatuko dituzten txostenak zehazteko.

Albisteak (3)