Itxi

Lantaldea

Autogobernuaren inguruko txostenak eskatu dizkie PSEk sindikatuei

Erredakzioa

CCOO eta UGT sindikatuei pentsioak eta autogobernua aztertuko duten txostenak eskatu dizkie PSE-EEk, autogobernua berritzeko lantaldeari begira.

Autogobernuaren "bilakaera sozialaren" eta egungo Gizarte Segurantzaren inguruko txostenak eskatu dizkie PSE-EEk CCOO eta UGT sindikatuei, autogobernua berritzeko lantaldeari begira.

Ohar batean azaldu dutenez, sozialistek Octavio Granado Estatuko Gizarte Segurantzako idazkari ohiari eta Jesus Ruiz-Huerta Zuzenbide eta Ekonomian doktoreari ere bigarren txosten bat eskatu diote: ‘Egungo Gizarte Segurantzaren sistemaren bideragarritasunaren inguruko ikerketa, balizko independentzia egoera batean edota Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra apurtuko balitz’.

Andres de Blas UNEDeko  Zientzia Politikoetako katedradunari ere hirugarren txosten bat eskatu diote, independentziak “bizikidetzan” izango lukeen eragina aztertzeko.

PSE-EEk ere mundu mailan dauden “eredu federal ezberdinak” euskal autogobernuarekin alderatzeko eskatu dio Alberto Lopez Basaguren EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunari.

Horrez gain, Juan Jose Laborda Senatuko presidente ohiaren eta Juan Jose Solozabal Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunaren agerraldiak ere eskatu dituzte, euskal autogobernuaz mintza daitezen.

Albisteak (2)