Itxi

Biografia

Isabel Carrasco, Leongo PPren ikur sendo bat itzali da

Erredakzioa

Carrasco Santibañez del Bernesgan (Leon) jaio zen 1955ean, eta zuzenbidean lizentziaduna (Valladolideko unibertsitatea) zen. 2004ko abenduaz geroztik Leongo PPren presidentea zen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Isabel Carrasco Leongo PPren ikurra zen. Emakume sendo eta polemikoa zen. Sinesten zuena irmo defendatzeko gai zen, baina krisi ekonomikoan murgilduta bere soldata igotzeko erabaki polemikoa hartu zuen.

Isabel Carrasco Lorenzo, Leongo Diputazioko eta PPko presidentea, Santibañez del Bernesgan (Leon) jaio zen 1955ean. Carrasco bere etxetik gertu tirokatu eta hil dute Leongo hiriburuan.

Valladolideko unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta lizentziaduna zen. Estatuko finantza-ikuskatzaile izendatu zuten 1980an.

Vigoko Hazienda Ordezkaritzan aurreneko lanpostua lortu zuen. 1981ean Leonera itzuli zen ikuskatzaile gisa, eta geroago Ikuskaritzako Unitatearen buruzagia izan zen.

1987an Leongo probintziako lurralde ordezkaria izendatu zuen Jose Maria Aznar Gaztela eta Leongo orduko presidenteak. 1991ra arte karguan jarraitu zuen.

Gaztela eta Leongo Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun kontseilari izendatu zuten 1995eko uztailaren 11n. 1999ko ekainaren 13ko hauteskundeen ostean, prokuradore aukeratu zuten eta karguan errepikatu zuen 2003ko maiatzera arte, Juan Jose Lucasen Gobernuan.

2007ko maiatzaren 27ko udal-hauteskundeetan Cuadroseko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten. Uztailaren 18an Leongo Diputazioaren presidente hautatu zuten. 2011ko udal-hauteskundeetan hiriburuko zinegotzi aukeratu zuten.

2004ko abenduaz geroztik Leongo PPren presidentea zen. XII Probintzia Kongresuan berriz hautatu zuten lau urte geroago.

Albisteak (2)

Bideoak (1)