Itxi

Kartzela-politika

Arnaldo Otegik ama bisitatu du Mendaroko ospitalean

Erredakzioa

Otegiren amak gaixotasun larri bat du. Bisita amaituta, Zaballako espetxera eraman dute eta datozen orduetan Logroñoko kartzelara itzuli beharko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaldo Otegik oso larri dagoen ama bisitatu du asteazken honetan, Mendaroko ospitalean, Donostian, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Espetxe Zuzendaritzak ezohiko baimen bat eman dio Otegiri, Logroñoko kartzelatik (bertan ari da zigorra betetzen) ateratzeko, amari bisita egitera joan ahal izateko.

Behin Zaballako (Araba) kartzelara joanda, Otegi Mendaroko ospitalera eraman dute, arratsaldean, eta bertan bisitatu du ama, 16:30ean. Geroago, Zaballako kartzelara itzuli da, 18:00etan, bertan zegoelako lehendik. Otegik Logroñoko espetxera itzuli beharko du, behin bisita amaituta.

Lehenago, Espetxe Zuzendaritzak beharrezko segurtasun neurriak hartzeko eta baimena emandako helburuarekin betetzen dela bermatzeko eskatu die ezker abertzaleko buruzagia zainduko zutenei.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)