Itxi

Krisi sozialista

Militanteek PSOEko buruzagia aukeratzea aztertzen ari da Rubalcaba

Erredakzioa

PSOEko idazkari nagusia lurraldeetako 'baroiekin' hitz egiten ari da uztaileko ezohiko batzarra militanteei zabaltzeko aukeraz iritzi bat eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zuzendaritza sozialistako iturriek jakitera eman dutenez, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia lurraldeetako 'baroiekin' hitz egiten ari da uztaileko ezohiko batzarra militanteei zabaltzeko aukeraz iritzi bat eskatzeko.

Eduardo Madina diputatu sozialistak ofizialki aukera hori planteatu du gaur. Barne-hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaietako bat izatea espero dute askok, baina alderdiko idazkari nagusia izateko aukera aztertuko luke militanteek botoa emateko aukera izango balute.

Iturri sozialisten arabera, eztabaida "garrantzitsua eta egokia" da. Horregatik, Rubalcaba lurraldeetako idazkariekin hitz egiten ari da buruzagi berria hautatzeko aukera ezberdinak aztertzeko.

PSOEk Konferentzia Politikoa egin zuen azaroan. Militanteek idazkari nagusia hautatzeko aukera aztertu zuten orduan, baina behin betiko erabakia atzeratu egin zuten hurrengo batzarrera arte.

Formula onartzen baldin badute, militanteek aurkezten diren hautagaien artean idazkari nagusia aukeratzeko galdeketa deituko lukete uztaileko kongresua baino lehen; izan ere, batzar sozialistak militanteen erabakia berretsi eta alderdiko zuzendaritza berria onartu beharko luke soilik.

Albisteak (6)

Bideoak (1)

Audioak (1)