Itxi

Hauteskundeen ostean

Arabako PSEko kritikoek dimisioak eta primario irekiak eskatu dituzte

Erredakzioa

Alderdiko arduradunei (Estatuko, EAEko eta hiru lurraldeetakoei) "ardurak beregain hartzeko" garaia iritsi zaiela uste dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arabako PSE-EEko sektore kritikoak Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiaren, Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren eta EAEko hiru lurraldeetako buruen dimisioak eskatu ditu, ondoren "primario irekiak" egiteko, hurrengo hilabeteetarako iragarri dituzten kongresuen aurretik.

30 bat militante sozialistak, Oscar Rodriguez eta Joana Madrigal legebiltzarkide ohiak eta Juan Carlos Alonso Gasteizko zinegotziak, besteak beste, prentsaurrekoa eman dute gaur Gasteizen alderdiaren egoeraz hitz egiteko (Araban laugarren indarra izan dira Europako Hauteskundeetan).

Ivan Ruiz de Eguilaz eta Maite Carnero izan dira sektore horri ahotsa eman diotenak. Adierazi dutenez, Arabako PSE-EEren % 45 osatzen dute kritikoek.

PSOEko arduradun politikoen dimisioa eskatu dute "hiru mailatan" (Estatukoak, EAEkoak eta hiru lurraldeetakoak), eta "ardurak beregain" har ditzatela orain.

Horren harira, Lopezen eta Rubalcabaren iragarpenak ez direla dimisioak, baizik eta "prozesu berria gidatzeko modu bat" salatu dute.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)