Itxi

Galdeketa Katalunian

Eztabaida ixteko 'arriskuak hartzea' eskatu dio Masek Gobernuari

Erredakzioa

Espainiarekin elkarrizketa izateko "bigarren aukera" bat eskatu dio Sitgeseko Ekonomia Zirkuluaren presidenteak Masi. "Bigarren eta hirugarren" aukerak izan direla gogorarazi dio Masek.

Artur Mas eta Anton Costas Sitgeseko (Bartzelona) Ekonomia Zirkuluan. Argazkia: EFE

Kataluniako eztabaida ixteko "arriskuak hartzea" eta jarrera ausartagoa izatea eskatu dio gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak Espainiako Gobernuari. Era berean, Kataluniako etorkizun politikoaz galdetzeko kontsulta egiteko baimena ematea eskatu dio Exekutiboari.

Sitgeseko (Bartzelona) Ekonomia Zirkuluaren jardunaldiak inauguratu dituzte gaur. Espainiarekin elkarrizketa izateko "bigarren aukera" bat eskatu dio Anton Costas erakunde horretako presidenteak Masi.

Kataluniaren aldetik "bigarren eta hirugarren" aukerak izan direla gogorarazi dio Masek Costasi, horregatik Estatuak orain arriskuak hartzeko gaitasuna izan behar duela azpimarratu du. "Hautestontzietatik pasatzeko" aukera ematen ez bada eta "setakeriaz" jokatzen baldin badute Kataluniako eztabaida "oinarririk gabe" itxiko dute berriro, nabarmendu du Masek.

Zentzu horretan, azaroaren 9ko galdeketari betoa jartzeko Espainiako legedia erabili eta "Kataluniako legaltasuna zapuzten" baldin badute "alferrikako beste eraso" bat izango litzateke.

Albisteak (6)