Itxi

Hauteskundeen ostean

Ahal Duguk autodeterminazioa babestuz gero, EH Bildu akordiorako prest

Erredakzioa

Larreinak azaldu duenez, Pablo Iglesias buru duen alderdiak oraingoz ez du ezer esan "subiranotasunen inguruan".

Rafa Larreina Amaiurren diputatua. Argazkia: EiTB

Rafa Larreina Amaiurren diputatuak esan du EH Bildu "euskal herritarren subiranotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen" eta "justizian oinarritutako beste gizarte eredu baten" aldeko apustu argia egiten duten alderdi guztiekin bat egiteko prest dagoela.

Horren harira, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean Ahal Duguri buruz galdetuta, diputatu abertzaleak erantzun du Pablo Iglesias buru duen alderdiak ez duela oraindik "subiranotasunaren inguruko ezer esan".

Amaiurren ordezkariak, bestalde, atzo Legebiltzarrak EH Bilduren eta EAJren botoekin onartu zuen autodeterminazioaren aldeko adierazpena izan du hizpide. "Positibo"tzat jo du aldarrikapena, eta "garrantzitsuena, iragana baino gehiago, oraina eta etorkizuna" direla azpimarratu du.