Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

'Nire izena hedabideetan agertzen da PSE zuzentzeko hautagai gisa'

Erredakzioa

Idoia Mendiaren esanetan, PSE-EEren "berrikuntza prozesua orain dela urtebete hasi zen". Gainera, bozeramale sozialistaren ustean, Patxi Lopezek "ibilbide luzea izango du Espainian".

Idoia Mendia, PSE-EEren bozeramalea. Irudia: EiTB

Idoia Mendia PSE-EEren bozeramaleak onartu egin du bere izena hedabideetan agertzen dela, alderdiaren idazkari nagusi izateko balizko hautagai gisa, Patxi Lopezek kargu horretan jarraituko ez duela iragarri ostean. Halere, "beste izen batzuk eta ondo prestatutako pertsonak ere badaude" alderdian erantzukizun hori bere gain hartzeko, gaineratu du.

Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa batean, Mendiak esan du PSE-EEren "berrikuntza prozesua orain dela urtebete" hasi zela, azken batzordean "belaunaldi berriek erantzukizunak hartu behar" zutela erabaki ostean, eta orduan "izen berriak eta ideia berriak" aztertu zirela azaldu du.

Albisteak (3)

Audioak (1)