Erregearen abdikazioa
Artur Masek iragarri du Felipe VI.a erregearen koroatzean izango dela
Erredakzioa
Kataluniako presidenteak azpimarratu duenez, "instituzioen arteko errespetuzko harremana" mantendu nahi du keinu horrekin.
Artur Mas Generalitateko presidenteak gaur iragarri duenez, Felipe VI.a Espainiako erregearen koroatzean izango da. Horretarako, Estatu Batuetara egingo duen bidaitik lehenago itzuliko dela adierazi du.
"Errespetu instituzionalaren ildotik, aurreikusitakoa baino lehen itzuliko naiz Madrilera, Espainiako errege berriaren koroatzean izateko. Horrela, instituzioen arteko errespetuzko harremanari eusti nahi diogu", esan du Masek Gironan, portuaren eraberritze lanen inaugurazio ekitaldian.