Itxi

Herritarren testigantzak

'Herriek erabaki dezaten laguntzeko ekitaldia da'

Iker Gonzalez | Eitb.com

Kataluniako zenbait herritarrek bat egin dute 100.000 lagun baino gehiago batu dituen giza katearekin, ibilbideko hainbat puntutan.

Zenbait herritarrak Durangon, giza katea noiz hasiko zain. Irudia: EiTB

Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde bultzatutako giza kateak euskal herritarrak batu ez ezik, Euskal Herritik kanpokoak ere bildu ditu, esaterako, Estatuko beste erkidego askotatik etorritakoak.

Durangon, Radio Euskadik kataluniar baten lekukotza jaso du. "Herriek euren etorkizuna erabaki dezaten, laguntzen duten ekitaldietako bat da gaurkoa. Beti lotu nahi izan dituzte independentziaren aldekoak muturreko jarrerekin, eta ez dago gaurkoa baino adibide hoberik, hala ez dela erakusteko".

Lakuntzan, Kataluniako beste herritar batek esan duenez, "irailean giza kate bat egin genuen guk, eta gaur euskal herritarrak egiten ari direna babestera etorri gara".

Gainera, Nafarroan Kataluniako zenbait herritarrek kilometro bat erosi dute, eta Foru Erkidegoko hiriburuan, giza dorrea egingo dute.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (2)