Itxi

Gure Esku Dago

Erkoreka: 'Giza kateak adierazitako sentimendua oso hedatuta dago'

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, euskal gizarteak bere "berezitasunei egokitutato erabakiak eta konponbideak nahi ditu".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zoriondu egin ditu Gure Esku Dago ekimeneko sustatzaileak, igandeko giza katea "arraskatsua eta antolakuntza eredu" izan zelako, eta euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea legeetan aitortzea nahi duela nabarmendu du.

Erkorekak prentsaurrekoa eskaini du gaur, astearteroko Gobernu Kontseiluaren ostean, eta, horretan, erabakitzeko eskubideak sentsibilitate politiko guztiei erantzuna emateko "bilgune demokratikoa" izan behar duela adierazi du.

Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, igandean Durangotik Iruñera 150.000 pertsona baino gehiago batu zituen giza katea "Euskadin dagoen arazo politikoaren adierazlea da", eta arazo horrek "denon artean adostutako konponbide bat" behar du.

"Giza kateak adierazitako sentimendua oso hedatuta dago [euskal] gizartean", esan du Erkorekak, eta gizarte horri "bere berezitasunei egokitutako erantzunak" eman behar zaizkiola gaineratu du.

Nolanahi ere, sentsibilitate politikoen arteko topaketak Eusko Legebiltzarrean autogobernuari buruz eratutako lantaldean gauzatu behar direla esan du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)