Itxi

Koroaren oinordetza

Juan Carlos erregearen Abdikazio Legea onartu du Senatuak

Erredakzioa

Justizia, Enplegu, Osasun eta Hezkuntza ministroak saioan izan dira, baina oposizioko talde gehienek Gobernuaren ordezkaritza eskasa zela kritikatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Carlos erregearen Abdikazio Legea onartu du gaur Senatuak. 233 senatarik lege organikoari babesa eman diote Senatuk osoko bilkura monografikoan. Horrela, Felipe VI.ak Juan Carlos erregearen lekua hartuko du.

233 senatarik (PP, PSOE, PSC, Foro Asturias eta UPN) legeari babesa eman diote; bost ordezkarik (IU, ERC eta ICV) aurkako botoa eman dute eta 20 abstentzio (CiU, EAJ eta CC) izan dira. Ondorioz, senatarien % 90,3k abdikazioari babesa eman diote.

Aurretik, Senatuko gehiengo zabal batek hiru betoak atzera bota ditu. IUk, ERCk eta ICVk betoak aurkeztu dituzte.

Zeremonia Errege Jauregian

Kongresuak eta Senatuak legea onartu eta gero, Juan Carlos erregeak araua berretsi beharko du Errege Jauregian, asteazken honetan, egingo den zeremonian.

Erregearen sinadura arrandia handiarekin egiteko guztia prestatu dute Espainiako buruzagiek.

Horregatik, Errege Jauregiko Zutabeen Aretoa une historikoaren agertoki bezala aukeratu dute.

Aldarrikapena

Legea berretsi eta gero, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute ostegunean, 00:00etan. Orduan Felipe VI.a eta Leonor haren alaba Espainiako errege eta Asturiaseko printzesa izango dira, hurrenez hurren.

Ostegun goizean, Felipe VI.a errege aldarrikatuko dute Kongresuan, 700 senatari diputatu eta senatari, Gobernu, erkidegoetako presidente eta Gobernuko presidente ohien aurrean.

Justizia, Enplegu, Osasun eta Hezkuntza ministroak saioan izan dira, baina oposizioko talde gehienek Gobernuaren ordezkaritza eskasa zela kritikatu dute. Exekutiboko kideren batek hitza ez hartu izana aurpegiratu dio Marcelino Iglesias senatari sozialistak Gobernuari.

PP

Jose Manuel Barreiro PPko bozeramaileak lege proiektua defendatu du. Alderdi Popularrak itun konstituzionalarekin eta monarkia parlamentarioekin duen konpromisoa berretsi du Barreirok. Konstituzioak araututako oinordetza prozesuaren baliagarritasun demokratikoa azpimarratu du PPko senatariak, eta baita Juan Carlos erregearen abdikazio "legitimoa" ere.

PSOE

Zentzu horretan, abdikazioaren normaltasuna goraipatu du Iglesiasek. Senatari sozialistaren ahotan, erregearen uko egitea "herri subiranotasunarekin ados" egiten den aurreneko aldia da. "Erregeak uko egitea eskatu eta erretiroa hartzeko herriaren baiezkoa jaso du", azaldu du. Hala ere, Konstituzioaren erreforma eskatzeko aprobetxatu du.

EAJ

Bestalde, erregearen "bat-bateko" abdikazioa kritikatu du Jokin Bildarratz EAJko bozeramaileak. Indar politiko guztiek adostutako eta herriak berretsitako Konstituzioaren erreforma eta Estatuaren eredu berri bat eskatu ditu Bildarratzek. Jeltzalearen esanetan, "legitimotasuna ez da heredatzen, irabazi beharra dago".

ERC

Felipe VI.ak Kataluniarekiko jarrera ezberdin bat izatea ez du espero Ester Capella ERCko senatariak. Nahiz eta norbaiti mina eman azaroaren 9an "monarkia edo Kataluniako errepublika" aukeratzeko kontsulta egingo dela ziurtatu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)